XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agintariak eta Langilegoa

Izendapenak, Egoerak eta Gorabeherak

HERRIZAINGO SAILA

455

ERABAKIA, 1994ko urtarrilaren 22koa, Segurtasun sailburuordearena, Ertzaintzan destinoak betetzeko 1993ko abenduaren 22ko Erabakiz egindako deialdia erabakitzen duena.

Segurtasun sailburuordearen 1993ko abenduaren 22ko Erabakiz (93-12-22ko EHAA, 245 zk.) egin zen 385 kodetik 339ra, biak barne, dituzten destinoak betetzeko deialdian partehartzeko interesatuek aurkeztutako eskabideak ikusita; Erabaki horretan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura ezartzen duen uztailaren 27ko 217/1993 Dekretuaren 13.2.e) atalean izendatzen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hau

ERABAKIA DUT:

Lehenengoa.- 1993ko abenduaren 22ko Erabakiz (9312-22ko EHAA, 245 zk.) egindako destinoak betetzeko deialdia erabakitzea, lanpostu hutsak I Eraskinean ezarritakoaren arabera esleituz.

Bigarrena.- Esleitzen ez diren lanpostuak hutsik uztea, indarrean dauden arauetan jasotako bideetatik bete beharko direla.

Hirugarrena.- 1.- Deialdi honetan lanposturen bat lortu duten langileek baja eman beharko dute egun duten destinoan eta honen bidez eman zaienera joan, behar bezala jakinaraziko zaien egunean.

Jakinarazpen hori ertzaindegi guztietara igorriko den Segurtasun sailburuordearen erabaki bidez egingo da.

2.- Egun horretan lizentzia edo baimenarekin dauden langileak, edo egun horretan hartzen dutenak, hori bukatzen zaien egunaren biharamunean bertaratu beharko dira destino berrira, lanpostuaz jabetzearen ondorioetarako, aipatu egunak jokatuko duelarik.

Laugarrena.- Gaurregungo destinoan eman beharreko baja zerbitzu premien eta unitateen behar bezalako funtzionamendua kontuan hartuz egingo da.

Bosgarrena.- Erabaki honen aurka doakienek errekurtso arrunta jarri ahal izango diote Herrizaingo sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunetik hilabeteko epean .

Vitoria-Gasteiz, 1994ko urtarrilak 22.

Segurtasun sailburuordea, JOSE MANUEL MARTIARENA LIZARAZU.